Atzo iluntzean, plazan egin zuten ekitaldia.
Astearteko Nazioarteko Euskararen Egunaren inguruan ekitaldia egin zuten atzo iluntzean Ordizian Hitzaro Euskara Elkarteak antolatuta. Dozenaka lagun elkartu ziren Plaza Nagusian euskararen aldarria egiteko. Euskararen aldeko manifestua irakurri eta ekitaldirako bereziki aukeratutako kanta abestu zuten.
Topaguneak sustatu duen
Euskarak 365 egun kanpainaren baitan prestatutako adierazpena irakurri zuten: “Euskaraz bizitzeko hautua egin dugu, ordea. Euskaraz bizitzeko hautu antolatua. Horretan osatzen dugu, alderdikeria guztien gainetik, hiztun komunitatearen muina. Euskararen herria egiten dugu, eta egin nahi dugu, orain eta hemen. Hori da bildu gaituen taupada, zeharkatzen gaituen taupada gizagilea eta herrigilea”. “Euskarak duen bizi-indarraren bila” joateko hautua eginda,
Aitorren hizkuntz zaharra abestu zuten bertan bildu zirenek.