Hasi dituzte Urretxu eta Legazpi arteko bidegorriaren azken zatiko lanak
Gipuzkoako Foru Aldundiak dagoeneko hasi ditu Urretxu eta Legazpi lotuko dituen bidegorri zatia osatzeko lanak. 500 metroko zatia izango da, Legazpi sarreran dagoen GSB Forja lantegitik herriguneko bidegorriarekin bat egin artekoa. Obrak Urbycolan enpresak egingo ditu, eta bost asteko epea du bukatzeko. Lanen aurrekontua 96.800 eurokoa da.