San Nikolas bezperako kantu eskea egin dute Zegaman
San Nikolas Txikiaren ohitura urtez urte mantentzen dute Zegaman. Aurten ere, Aitxuri herri eskolako ikasleak kantuan atera dira, umeen patroiaren omenez. Aurten, Ixie Elortza eta Etor Olarte izan dira santu txikiaren jantzia eraman dutenak. Goizeko 9:00etan hasita, herrian barrena aritu dira, doinu eta letra zaharrak ahotan. Eskean bildutako dirua, elkartasun proiektuetara bideratzen dute urtero, eta aurten, Filipinetara bidaliko dute.
San Nikolas Txikiaren ohitura urtez urte mantentzen dute Zegaman. Aurten ere, Aitxuri herri eskolako ikasleak kantuan atera dira, umeen patroiaren omenez. Aurten, Uxie Elortza eta Etor Olarte izan dira santu txikiaren jantzia eraman dutenak. Goizeko 9:00etan hasita, herrian barrena aritu dira, doinu eta letra zaharrak ahotan. Eskean bildutako dirua, elkartasun proiektuetara bideratzen dute urtero, eta aurten, Filipinetara bidaliko dute.
Legazpi eta Segura
Zegaman ez ezik, Legazpin eta Seguran ere badute kantu eskean ateratzeko ohitura. Legazpin, gaur egingo dute erronda, 17:30ean hasita. Laubidetik abiatuta, San Inazion, Santikutz egoitzan eta kalean, Kale Nagusian eta Euskal Herria plazan kantatuko dute. Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko ikasleek abestuko dute, Doinua musika eskolako ikasleek lagunduta. Gotzainaren paperean, Asier Ureta ariko da aurten.
Seguran berriz, bihar egingo dute urteroko kantu eskea. 10:00etan abiatuko dira, arboladitik. Seguran ohitura den moduan, etxez etxe joan eta balkoietatik gozokiak botako dizkiete haurrei. Aurten Ekain Azurmendi izango da San Nikolas Txikia. Pottoka gainean zeharkatuko ditu herriko kaleak, gainontzeko umeak atzetik dituela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.