Auzitegi Naziolanaren eskariari erantzuteko manifestazioa egingo du gaztetxeak
Urretxu-Zumarragako Gaztetxeak manifestazioa deitu du abenduaren 21erako, manifestazioarekin eta beste ekintza sorta batekin Auzitegi Nazionalak egin- dako azken eskaeren aurrean, «herri gisa erantzun behar» dela uste baitute gaztetxeko kideek. Orain hiru hilabete Ertzaintza Gaztetxean sartu zen igande gau batez, eta lanean zegoen gazteari kanpoan eskegita zegoen pankarta kentzeko eskatu zioten. Pankartan Joseba Segurola ‘Pifo’ 10 urte espetxean, gurekin behar zaitugu jartzen zuen. Pankarta kentzeko agintzeaz gain, terrorismoari gorazarre egitea leporatu zioten gazteari, eta «Audientzia Nazionalera joango zela ohartarazi zioten».

Gaia «bere horretan utzi ordez», Madrildik jaso dituzten azken berrien arabera, «kasua aurrera eramateko ahaleginak egingo dituzte, eta orain gaztetxeko goiko pisuko funtzionamenduaren berri ematea eta lokaleko arduradun baten deklarazioa» eskatu du Auzitegi Nazionalak.
Hori guztia dela eta, «gaia herrira zabaltzearekin konformatu ez eta erantzun bat emateko ordua» dela uste dute Gaztetxekoek. Hala, Urretxuko Santa Anastasia jaien bueltan Nik jarri nuen kanpaina egin ondoren, hainbat ekintza iragarri dituzte, eta horietan parte hartzeko deia egin dute.
Gaztetxeko ateak zabalik
Abenduaren 21eko manifestaziorako atxikimenduak biltzen ari direla esan du Jon Ander Moratinosek, «ikastetxeetan, eragileen artean, udaletxeetan, Euskal Herriko gaztetxeetan…». Manifestazioaz gain, kartel erakusketa egingo dute egun berean. Bideoak ere erakutsiko dituzte, Gaztetxean egindako hainbat ekintza ikusteko eta erakusteko. Urretxuar zein zumarragar guztientzat zabalik egongo dira Gaztetxeko ateak, «egunero-egunero dauden bezala».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.