Gaixoak nola mugitu erakusteko ikastaroa antolatu dute Legorretan, zaintzaileentzat
Menpekoak diren pertsonak zaintzen dituzten familiarteko edo profesionalentzat ikastaroa antolatu du Legorretako Udalak, Lahar elkargoaren bidez. Mugitzeko ezintasuna dutenak edo elbarriak mugitzeko azalpenak emango dituzte. Abenduaren 16an, 17an eta 18an egingo da, 17:00etatik 20:00etara. Gehienez 20 lagunentzat tokia dago. Bihar (osteguna) izango da izena emateko azken eguna formakuntza@laharelkargoa.org helbidean edo Gizarte Zerbitzuetan.