
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian bertako ganbarako sekretuei buruzko tailerra prestatu dute. Larunbat honetan egingo dute, 16:30etik 18:30era. Tailer hau egiteko Igartubeitin bertan jaio zen Xabier Mendigurenen
Bi istorio nobela erabiliko dute. Liburua oinarri hartuta, parte hartzaileek baserriko mandioan ezkutatzen diren sekretuak ezagutuko dituzte. Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek 3 euro ordaindu behar dute. Izena emateko 943 72 29 78 telefonora deitu behar da edo igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera mezua bidali.