Memoria historikoa lantzeko lau ekitaldi izango dira Ataunen
Ataungo kultura elkarteek memoria historikoaren inguruko ekitaldi sorta antolatu dute, abendurako. Gerran desagertuei buruzko hitzaldi eta erakusketa bana azaroan egin ondoren, hurrengo hiru asteotan jarraituko du egitarauak. Bi hitzaldietatik lehena bihar (osteguna) 19:00etan da, udaletxean. Zaida Fernandezek Emakumeen eta feminismoaren aztarnak aurkeztuko ditu. Hurrengo ostegunean, abenduak 19, Jexux Aizpuruak Barandiaran eta gerra hitzaldia egingo du, Barandiaran museoan.
Eñaut Elorrietaren Deserriko kantak diskoaren aurkezpen kontzertua (hilak 27) eta gerra jasan zutenei Aian egingo zaien omenaldia (hilak 29) ere izango dira.