Elkano kaleko denda huts batean egin dute prentsaurrekoa.
Ordiziako Udalak ekintzaile berriei eta negozio berritzaileei zuzendutako
Ordizia Zabalik izeneko diru-laguntza programa aurkeztu du gaur goizean. Helburua, hutsik dauden lokal kometzialak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzea eta belaunaldi aldaketari erantzuna ematea da.
Igor Eguren alkateak, Joan Mari Gereñu sustapen, garapen eta kometzio zinegotziak eta Aitor Velazquez merkataritza teknikariak aurkeztu dute gaur
Ordizia Zabalik diru-laguntza programa. Kanpainaren diseinua egin duten Ordiziako Tandem komunikazio enpresako ordezkariek ere hartu dute parte.
Egurenen esanetan, gaur egungo errealitate gordina kontuan hartuta, eta programa hau martxan jarrita, Ordiziako Udalak, sustapen, garapen eta komertzio sailaren bidez, beste saiakera bat egin nahi du herriko merkataritza biziberritu eta enplegu berriak sortzeko bidean.
Ordiziako Udalak 36.000 euro bideratu diru programa honetara; negozio berri bat ireki nahi duen ekintzaileari alokairua ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Laguntza hori hiru urtez jaso ahal izango da gehienez: lehen urtean alokairuaren %75 ordainduko du udalak (gehienera 300 euro hilean); bigarrenean, %50a (gehienera 200); eta hirugarrenean, %25a (gehienera 100 euro hilean).
Aitor Velazquez merkataritza teknikariak eman ditu diru-laguntza programa honi buruzko xehetasunak. Azaldu duenez, Ordizian merkataritza jardueraren bat abiatzeko interesa duen edonork har dezake parte, eta intersatuek ez dute zertan Ordizian bizi behar.
Parte hartu nahi duten ekintzaile berriek edo hutsik lokalen bat duten komertzioen jabeek, lehen urrats modura, inprimaki bat bete beharko dute udaleko arreta bulegoan. Ordiziako Udalaren webean (www.ordizia.org) eta Herritarren Arretarako Udal Bulegoan eskura daiteke informazio guztia; baita,
merkataritza@ordizia.org helbidean ere.