Aitor Sarriegik bostgarren postua lortu du txapelketako finalean, eta Amets Arzallusek lortu du txapela
Amets Arzallusek irabazi du 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, baina, Aitor Sarriegi beasaindarrak ere oso saio txukuna egin zuen, bosgarren postua lortuz. 13.500 bertsozaleren aurrean abestu zuten BECen zortzi bertsolariek, eta puntuaketak eman ostean espero gabeko postua lortu zuela zirudien Sarriegik bere keinuagatik. Saio ederra egin zuten zortzirek eta Sarriegik oso ale politak utzi zituen. Amaierako agurrean aiton-amonak izan zituen gogoan.
Txapelketaren inguruko analisi sakonagoak hemen klikatuta.
Aitor Sarriegirekin egindako elkarrizketa, biharko papereko edizioan.