Ikasturtearen martxari jarraituta, Urretxuko eta Zumarragako euskarazko irakurle taldea hilean behin biltzen da. Solasaldiaren tokia txandatu egiten dute Urretxu eta Zumarraga artean. Zelai Arizti kultur etxean elkartzen ari dira orain. Etzi dute hurrengo hitzordua, eta zinez berezia izango da irakurleek Zumarraga bertako poeta baten lana irakurrita eramango baitute. Andoni Salameroren Japonia: poesiaren sumendi ezkutua poema liburua izango dute, hain zuzen, mintzagai. Liburuak Martin Jauregialzoren irudiak ere biltzen ditu. Bi egileak solasaldian izango dira, 19:00etatik aurrera.
Aketza Peña eta Eider Merino txirrindulari bizkaitarrak izan dira azkarrenak, atzo Legazpin jokatutako III. Ziklo Kros proban. Gizonezkoetan Bio-Racer Gomez anaiekin lehia estua izan zuen Peñak, eta azkenean, haiek osatu zuten podiumeko hirukoa, Iñigok egin zuen bigarren eta Jonek hirugarren. Jon Erguin beasaindarrak laugarren egin du.