Elikagaiak, jostailuak eta higienerako gaiak bilduko dituzte Idiazabalen
Idiazabalgo Udalak, Nagusilanek, Caritasek eta Nekazal Kooperatibak elikagaiak, higiene pertsonalerako artikuluak eta jostailuak bilduko dituzte behar egoeran daudenentzat. Bilketa gaur, bihar eta etzi egingo dute, 09:30etik 13:30etara, sindikatuan. Elikagaiei dagokionez, lekaleak, arroza, pata, kontserbak, esnea, zukuak, galletak, azukrea, irina, olioa, umeen elikagaiak eta produktu freskoak hartuko dituzte. Gela, xanpua, pixoihalak, konpresak eta egoera onean dauden jostailuak ere behar dira.