Hezkuntza Legearen kezkak jasotzeko bilera egingo dute Zaldibian
Lardizabal herri eskolako guraso elkarteak Hezkuntza Lege berriari buruz bilera antolatu du. Asteazkenean (abenduak 18) 14:30ean izango da, eskolan. Lege horrek sortzen dituen kezkak hausnartu eta landuko dituzte.