Segurako argazki lehiaketa Joseba Telleriak irabazi du
Joseba Telleriak irabazi du Segurako argazki lehiaketa. Bigarren saria, berriz, Julen Legorburuk eskuratu du. Hautatutako hamabi argazkiekin egindako egutegia gaur jarri dute salgai, Laura fruta dendan, Itziar harategian, Miren Imaz estankoan, Ana Berbel botikan, Izaskun ile apaindegian, Beheko Okindegian, Ondarre zerbitzu denda eta arraindegian, Elorripe tabernan, Ezkia belar dendan eta Oreka fisioterapia zentroan. Egutegian, bi irabazleen argazkiez gain, Edurne Lujanbioren, Lurdes Imazen, Maria Pilar Gereñuren, Maria Jose Legorbururen, Xabier Olanoren, Iñaki Sanchezen, Ximon Goiaren eta Eider Murgiondoren argazkiak ikus daitezke. 2014ko egutegiaren gaia Eguraldia Seguran da. Datorren urteko lehiaketara herriko toki ezkutuen argazkiak aurkeztu behar dira.