Zubizarreta eta Balerdi legazpiarrak irabazle Lazkaoko mus txapelketan
Lazkaon larunbatean jokatu zen Moskorrak mus txapelketaren 33. ekitaldia. 88 bikote aritu ziren. Mikel Zubizarreta eta Mikel Balerdi legazpiarrek irabazi dute, finalean Joxean Salamanca ordiziarra eta Jesus Biurrun beasaindarra menperatuta. Hirugarren postuan lazkaotarrak sailkatu ziren, Mikel Arruabarrena eta Xabi Garmendia. Argazkian, bikote txapelduna eta txapeldunordea.