Albisuk Berasaluze izango du aurten ere lagun Binakako Txapelketan
Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak Pablo Berasaluzerekin jokatuko du 2014ko Binakako Pilota Txapelketa ere. Gaur aurkeztu dute lehiaketa, baita parte hartuko duten bikoteak ere, zortzi guztira. Aurten, urte hasieran, bikote bera osatu zuen Asegarce enpresak, eta finalera iritsi ziren. Berasaluzek min hartu, eta 6-4an utzi behar izan zuten partida, Irujo-Zabaletaren aurka.
Binakako Txapelketan, lau bikote Asegarcekoak eta lau Aspekoak izango dira. Albisu-Berasaluzek larunbatean dute lehiaketako aurreneko partida, Aimar Olaizola-Aretxabaletaren aurka.