Zumarragan aurrekontuei buruzko osoko bilkurak Gabonen atarian izan ohi dira urtero. Hastear dagoen urteari dagozkion aurrekontuak aurkezteaz gain, udal gobernuaren kudeaketari buruz jarduteko bilkura izan ohi da eta hala izan zen atzokoa ere. 2014ko aurrekontuak onartu zituzten hiru ordutik gorako eztabaida baten ondoren. PSE-EEk eta PPk aldeko botoa eman zieten, EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren eta Bildukoek kontra bozkatu zuten. Datorren urteko aurrekontua 13 milioi eurotik gorakoa izango da eta inbertsioak izango dira nagusi.