437 lan aurkeztu dituzte Joxan Ormazabalen oroimenezko sariketara
Segurako Elorri elkarteak Joxan Ormazabal ipuin, bertso eta marrazki sariketako sariak banatu ditu. Bederatzi ikastetxetako haurrek parte hartu dute. 437 lan aurkeztu dituzte.
Aurtengo sariketan Segura, Zerain, Zegama, Zaldibia, Olaberria, Ataun, Alegia, Donibane-Ziburu eta Urruñako ikastetxeetako haurrek parte hartu dute.
Ipuinen atalean, lehen sariak Zegamako June Colladok eta Segurako Uxue Izagirrek eta Nahia Izagirrek irabazi dituzte. Aipamen bereziak, berriz, Zegamako Aratz Muruarentzat, Alegiako Telmo Munduaterentzat, Mutiloako Maddi Pintorentzat, Zeraingo Haizea Foronirentzat eta Segurako Aiora Jauregirentzat izan dira.
Bertsoei dagokienez, Alegiako Julen Aramendi, Maddi Urrestarazu, Itsaso Aranzasti eta Sara Aramendi saritu dituzte. Aipamen bereziak ere bertako Aralar ikastetxeko ikasleentzat izan dira. Ainhoa Osoro, Maialen Jurica eta Kepa Galparsororentzat, hain zuzen ere.
Marrazki onenak Alegiako Ilazki Pellusek, Zegamako Lurdes Agirrek eta Zaldibiako Alba Lardizabalek egin dituzte. Aipamen bereziak Zegamako June Collado eta Juen Ormazabalentzat, Alegiako Enaitz Izagirrerentzat, Zaldibiako Uxue Iruretagoienarentzat eta Segurako Maren Alvarezentzat izan dira.