Zintzo Mintzo euskara elkarteak eta Butak21 zineklub taldeak emanaldi berezia egingo dute bihar. Euskara eta zinea uztartuta, Amaren eskuak pelikula eskainiko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:15ean. Elkarlan horri esker, aurten Euskal Herrian egindako euskarazko film luze bakarra ikusteko aukera izango da Zumarragan. Butak21 zineklubak udazkenean zehar eskainitako zikloari amaiera emango dio Amaren Eskuak filmaren emanaldiak. Ohi baino pelikula gutxiago eskaini dituzte bukatzear den ziklo honetan.
Berria.info - Loreak eta argazkiak gizakiak mendiari egindako ebakidura soilduan, N-1 errepidean, Tolosatik Alegiarako zatian (Gipuzkoa), N-1etik Alegiara sartzeko bidean. Bi lore sorta eta, plastikoak babestuta egonagatik, eguzkiak, euriak, elurrak eta ibilgailuen joan-etorri etengabeak koloregaldutako bi argazki. Fotomatoiko tankerako argazkiak, handiagotuak, begitarte serioa. Errepide istripuetan hildakoak gogoratzeko ohiko ikonografia, izenik, abizenik, gurutzerik edo laubururik gabea. Loreekin eta argazkiekin batera, ordea, salaketarako bi banderola: Nunca mais.
Urretxuko Tourseko Martin Deunaren elizako organoak garai bateko soinua eta itxura berreskuratu ditu. Urteen joanen ondorioz musika tresnaren makineria hondatuz joan da, eta zenbait berrikuntza lan egin behar izan dizkiote guztiz hondatu aurretik. Lanak Del Campo y Turanzas Organeros Otxandioko enpresak egin ditu urria eta azaroa bitartean, eta 20 bat egunez luzatu dira.