Ataunen eta Lazkao ez da zinema emanaldirik izango asteburuan
Asteburuan ez da zinemarik izango, ez Ataungo Herri Antzokian, ez Lazkaoko Arerian. Ataungoa urtarrilaren 7ra arte itxita egongo da, oporretan. Astelehenean, ordea, Isabel Milletek Gabonetako euskal ipuinak ikuskaria egingo du, eta 27an Elorrietaren kontzertua dago (sarrerak agortu dira jada). Lazkaon, Arerian proiketore digital berria jarriko dute, orain artekoa aldatuta.