Caritasentzat 4.178 kilo bildu dituzte Lazkaon eta Beasainen
Goierritarrek 4.178 kilo janari eta lehen beharreko produktu eman dituzte asteburuan. EAJren Goierri Bizia ekimenak eta Beasaingo Asmube emakume elkarteak burutu dute bilketa, Lazkaon (940 kilo, ostiralean) eta Beasainen (3.247 kilo, larunbat goizean). Goierriko Caritasi bideratu diote jasotakoa, eta haren biltegietan dago dagoeneko. Beharra duten familien artean banatuko dute. Ordizian, berriz, merkatari elkarteak Elikagai Bankuarentzat bildu du janaria.