Lazkaoko mintzalagunek afaria egingo dute gaur
Lazkaon Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen duten hizlariek urteko afaria egingo dute, gaur iluntzean, Maizpiden. Kantua ere izango da ondoren. Jubilatuek, beren aldetik, txistor jana larunbatean 11:00etan egingo dute, Orobionen. Txindoki gerontologikoan taloa eta txistorra banatuko dute, bihar arratsaldean.