Politika sozialak indartzea du helburu Ordiziako Udalak 2014ko aurrekontuekin
Krisiari aurre egiteko neurriak indartzea da Udal Gobernuaren erronka nagusia 2014 urterako. Hala, atzo iluntzeko osoko bilkuran onartu zituzten 2014rako aurekontuak. Organismo autonomoak biltzen dituen aurekontu orokorra 18.340.526 euroko da, eta udalaren berezko aurrekontua 11.811.123 eurokoa.
Politika sozialetan egindako inbertsioa, enpleguaren sustapena sendotzea, merkataritza suspertzea eta alokairu soziala sustatzeko kanpainari jarraipena ematea dira datorren urterako helburu nagusiak. Horrez gain, azpiegiturei eta mugikortasunari lotutako bi inbertsio nabarmen egingo dira datorren urtean. Upabi-N-I lotura egiteko Agarrebidearen konpontze lanetara 671.000 euro bideratuko dira; eta Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat egokitzeko 552.000 euro.
Irailean hasi ziren aurrekontuak lantzen udal gobenukideak; lehen aldiz abenduan akordiora iristea lortu dute. Herritarrekin, teknikariekin eta delegazioarekin ere bilerak egin zituzten. EAJrekin ere hiru aldiz bildu ziren aurrekontuak adosteko; haiek egindako ekarpenak txertatu dituzte azkenean.
Aurrekontu orokorra: 18.340.526 euro
- Udala: 11.811.123 euro
- Herri Antzokia: 177.495 euro
- Majori kiroldegia: 1.462.271 euro
- San Jose Egoitza: 2.663.480 euro
- Ordizia Lantzen: 2.226.157 euro
- Upabi-NI lotura (Agarrebidea): 671.000 euro
- Urdaneta kalearen erdi-oinezkotzea: 552.000 euro
- Enpleguaren sustapena sendotuz; 14 lanpostu berri. 215.935 euro
- Merkataritza suspertzea. 28.000 euro
- Alokairu soziala sustatzeko kanpainari jarraipena ematea. 21.600 euro
- Biltegien alokairuan urtero batz beste gastatutakoa (90.000 euro) 0 izango da 2014an Udalaren ondarea areagotu delako.
- Eraikin publiko eta kaleko argiterian, enegia berriztagarrietan inbertituko da, elektrizitate gastua nabarmen murriztuz. 20.000 euro.
- Oiangu parkea. Partaidetza prozesuan lehentsitako proiektuen jarraipena. Baserria eraberritzea, 100.000 euro; Aranzadirekin lankidetza-hitzarmena 5 urterako, 17.500 euro; Garapen jasangarria, 49.120 euro.
- Herriko elkarteen lokal beharrei erantzuteko, lokal ezberdinen birgaitzea, 25.000 euro.