Tourseko Martin Deunaren elizako organoari hainbat berrikuntza lan egin dizkiote
Urretxuko Tourseko Martin Deunaren elizako organoak garai bateko soinua eta itxura berreskuratu ditu. Urteen joanen ondorioz musika tresnaren makineria hondatuz joan da, eta zenbait berrikuntza lan egin behar izan dizkiote guztiz hondatu aurretik. Lanak Del Campo y Turanzas Organeros Otxandioko enpresak egin ditu urria eta azaroa bitartean, eta 20 bat egunez luzatu dira.