Txistor saltze solidarioa egingo dute bihar Legorretan
Legorretako Ugaro herri eskolak txistor salmenta solidarioa egingo du, bihar 11:00etan, herriko plazan. Ikasle bakoitzak euro bat eraman eta txistor zatia erosiko du. Bildutako dirua Filipinetara bidaliko dute, urakanaren erasana aritzen laguntzeko. Saskiak eta opari sortak ere zozkatuko dituzte jaialdian.