Kaleak atontzeko apaingarri jasangarriak erabili ditu aurten ere Urretxuko udalak
Urretxuko Udalak Gabon garaian herriko kaleak atontzeko apaingarri jasangarriak baliatu ditu aurten ere. Jon Altolagirre zinegotziak adierazi duenez «2011tik udala kontsumo arduratsuaren eta birziklapenaren inguruan» egiten ari den gogoetaren inguruko emaitzetako bat da. Zinegotziak esandakoaren arabera, apaingarriak «La Salle eta Gainzuri ikastetxeetako eta Jose Mari Iparragirre institutuko ikasleek eta Aterpe elkarteko emakumeek» egin dituzte, Arazi Ingurumen Heziketa Proiektuak enpresako kideen laguntzarekin.