Lazkaoko kiroldegia itxi egingo dute egun batzuetan
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran udal kiroldegia itxi egingo dute egun jakin batzuetan, Eguberri aldian. Bihar-etzitan (abenduak 24 eta 25) ez dute zerbitzurik emango, ezta Urtezahar eta Urteberri egunetan, urtarrilaren 6an (Errege) eta 12an (Astotxo) ere. Lazkaoko kiroldegiko bazkideek Ordiziako Majorira sartu ahalko dute egun horietan, lankidetza akordioari esker. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegian zabalduko dute.