Zaborrik ez dute bilduko Lazkaon 24an eta 31n
Lazkaoko atez ateko hondakin bilketan aldaketak egin dituzte. Gabon eta Urtezahar gauetan ez dute jasoko (25 eta 1 goizetan). Errefusa ateratzea egokitzen da berez egun horietan, baina abenduaren 28ko gauean bilduko dute ontzi grisa, egun horretan tokatzen den organikoaren ordez. Bihar eta 31n errefusa atera behar izanez gero, Ordiziako eta Beasaingo Garbiguneak irekita egongo direla gogoratu du udalak; bestela, udaletxera joan eta herriko biltoki batera bideratuko dute.