Kai Saez de Egilaz preso beasaindarra paper baten zain dago, kartzelatik irten ahal izateko
Kai Saez de Egilaz preso beasaindarra gaur zen aske geratzekoa. Hala ere, Hirune Ramos bere bikotekideak azaldu duenez, “Bordelen (Frantzia) daukate maison d’arret batean (epaitu aurretik edukitzen dituzten leku batean). Espainiak ahoz baietz, orain irten beharko lukeela onartzen du, baina, Frantziak paper bat falta zaiela esaten du”. Ramosek azaldu duenez, “falta zaien paper hori Espainiako Barne Ministeritzak Frantziako Barne Ministeritzari bidali beharreko paper bat da, espulsioa onartzen duen papera… tramitazio hutsa”. Hori jasotakoan, Madrila bidaliko lukete Barajasa”.