Egin Klik irudian 87. zenbakia irakurtzeko
Duela 100 urte jaio bazen ere, bere garairako artista aurreratua izan zen Nikolas Lekuona ordiziarra. Ortzadar argazkilari elkarteak, haren lanak gaurkotu ditu, bilduma ikusgarrian.
Bestalde, Espainiako Itzulpengintza Sari Nazionala jaso duen Josu Zabaleta itzultzaile legazpiarrarekin hitz egin dute. Sariaz, itzultzailearen lanaz eta euskal itzulpengintzaren egoeraz mintzatu da, besteak beste.
Gure Lurra atalean, fruta-arbolen inauste, txertatze eta aldatze garaiaz hitz egin dute Santiago Redondo gabiriarrarekin. Motzean atalean, berriz, Segurako Kirol Elkartekoekin izan dira, webgune berria sortu baitute.