Aramako Arrikutz elkarteko bazkideen bazkarirako izen-ematea, etzi arte
Arrikutz elkarteak urtarrilaren 26an egingo ditu urteko batzar orokorra eta bazkideen bazkaria. Bazkarira joateko izena aurrez eman behar da. Azkeneko eguna etzi da, igandea. Hurrengo igandean, batzar nagusia 12:00etan hasiko da lehen deian, eta 12:30ean bigarrenean. Gero da bazkaria.