Ataungo zabor bilketa azaltzeko batzarrak egingo ditu udalak
Ataungo Udalak bi herri batzar egingo ditu datorren asten, hondakin bilketa sistema berria azaltzeko. Astelehenean San Gregorioko Elkargunean da, eta asteartean Herri Antzokian; 19:30ean dira biak. Gerora auzo, zehar edo gune bakoitzeko herritarrekin bilera gehiago egingo dituzte.