Saez de Egilaz iritsi da Espainiara eta aske dago, etxekoekin eta lagunekin
Karlos Saez de Egilaz euskal preso beasaindarrak joan zen ostiralean bete zuen kondena. Frantzian zegoen, eta Espainiaratzeko, Espainiako Barne Ministeritzak bidali beharreko paper baten zain egon da ia astebetez. Gaur goizean abiatu da Frantziatik hegazkinez eta dagoeneko Barajaseko (Madril, Espainia) aireportura iritsi da eta etxekoekin eta lagunekin dago, aske.
Irakurri honen inguruko informazio gehiago hemen klikatuta.