![maitetailerra](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/01/maitetailerra.jpg)
Lemniskata Zientzia Elkarteak matematikaren eta musikaren arteko erlazioa azalduz hasiko du urtea. Bihar bi ekitaldi egingo dituzte Igartzako errotan: 17:00etan eta 18:30ean. Lehen saioan Matemusika tailerra egingo dute. Lemniskata elkarteko Goyo Lekuona eta Jose Luis Etxezarreta izango dira parte harte nahi duten 12 urtetik gorako guztien gidariak. Matemusika tailerrean, Pitagorasen teorema frogatuko dute piezekin erronak txikiak jarriz, Pitagoras eta akorde armoniotsuen arteko lotura frogatuko dute, dadoak jaurtiz norberak bere balsa sortuko du Mozarten estilora eta egindako partitura inprimatu eta entzun egingo dute, eta amaitzeko, balsaz, dadoen jokuaz eta probabilitateaz arituko dira.
Bigarren ekitaldia 19:00etan hasiko da. Xabier Sarasola musikari beasaindarra izango dute lagun orduan, matematikak eta musikak elkarren artean duten erlazioa azaltzeko. Etxezarretaren hitzetan «Sarasolak egunerokoan lan egiten du musikarekin eta musikak matematikarekin duten erlazioarekin. Kontua da, egunerokoan ez duela erlazio hori azaltzen, baina, larunbatean hori egingo du».
Informazio gehiago lotura hauetan:
Lemniskata elkartekoen bloga.
Papereko Hitzan atera zen artikulua.