Urteroko ‘soltero’ bazkaria
Huts egin ezinezko zita izaten zuten Zegamako ezkongabeek soltero bazkariarena. Huraxe zen baldintza bakarra, ezkongabea izatea. Hainbat urtez antolatu zuten bazkari hura, egun guztiko festa bihurtzen zena. 1980 inguruan hasi ziren eta zortzi bat urtez egingo zuten; irudia, 1982ko bazkarikoa da. Gainera, gizonak eta emakumeak ere elkartzen ziren hasieran, nahiz eta denborarekin gizonezkoak soilik elkartu.
Zalantzarik gabe umorez beteriko eguna izaten zuten. Ezkongabe paperean bete-betean sartzeko jazten ziren dotore: traje jaka dotoreak, alkondarak, zapatak eta gorbatak; baten batzuk pajaritak ere eramaten zituzten. Bularrean berriz, larrosa gorria, baten bati oparitzeko edo balioko zuena.
- Goian ezkerretik eskuinera: Juan Jose Gorrotxategi, Jose Angel Otaegi eta Jose Luis Arrondo. Bigarren ilaran ezkerretik eskuinera Jose Ramon Ormazabal, Jabier Garcia, Mikel Berasategi, Jose Mari Arakama, Jose Angel Arrondo, Jose Agirre eta Migel Urbizu. Hirugarren ilaran ezkerretik eskuinera: Jose Luis Arrieta, Migel Angel Larrea, Pedro Mari Alustiza, Ramon Guridi, Juanjo Arrieta, Andres Urbizu eta Inaxio Azurmendi. Eta beheko ilaran ezkerretik eskuinera: Xabier Ormazabal, Manuel Ormazabal, Juan Alzola, Patxi Katarain, Jose Antonio Etxeberria eta Migel Mari Alustiza.