2014 urterako egitasmoa aurkeztu du Goiturrek
2014rako egitasmoa aurkeztu du gaur eguerdian Goiturrek Beasaingo Igartza jauregian. Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak, Igor Eguren Goiturreko lehendakariak, Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariak eta Roke Akizu Foru Aldundiko Turismo zuzendariak egin dute aurkezpena. Aurrez, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko agintari berriekin, Foru Aldundiko Zuzendaria, Goierriko Alkate eta Zinegotzi, eta turismoko azpisektore bakoitzeko ordezkariekin bilera egin zuten. Hamaika udaletxetako kideak,eta zerbitzu ezberdinetako kideak izan dira bertan.
Osinalderen esanetan, aurtengo urterako helburu nagusiak internazionalizazioa (promozioaren komertzializazioaren bidez) eta produktuen espezializazioa dira. “Bi helburu nagusi horiek hiru ardatz nagusiren bidez gauzatuko dituzte: lehiakortasunaren bidez, produktu turistikoen bidez eta promozio eta komertzializazioaren bidez”, azaldu du. Gaurko bilera bera ere “lehiakortasunaren adibide bat” dela azaldu zuen. Produktu turistikoari dagokionean, natura, kultura eta gastronomia multzoetan banatu dute. , Goierri eskualdearen garapen turistikorako behar diren tresnak biltzen dituzte hemen: MICE, gastronomia, natura, kultura, Santiago Bidea eta esperientzietako turismoa. Honen barruan, Goierriko natura eskaintza Basque Huiglands izenarekin saltzen hasiko dira. Horren barruan sartuko lirateke Zegama-Azikorri maratoia, Ehunmiliak proba, orientazio proba, BTT Extrem proba eta Gaztaren Ibilbide berria (martxoaren 20an aurkeztuko duten sei etapatan banatutako 100 kilometroko ibilbidea: GR 283). Hauek ezagutzera emateko, gainera, web orrialde berria ari dira prestatzen. Promozioa eta komertzializazioa, lehiakortasuna eta produktua zabaltzeko eta garapena zabaltzeko izango da eta hori «on line» egin beharko dutela azaldu zuen Niko Osinaldek.