Alkartasuna Lizeoko haurrek 2.070 euro eman dizkiote Herriak Elkarlanean elkarteari
Lizeo Alkartasuna ikastetxeak abendu erdialdera merkatu txikia egin zuen. Bertan 2.070 lortu zituzten eta gaur arratsaldean lortutako diru horren txekea eman diote Herriak Elkarlanean elkarte solidarioko Leire Plazaola kideari. Diru horrekin 138 lanpara erosiko ditu elkarteak, eta Haitira bidaliko dituzte. Horrez gain, eskolan mikroskopio digitalak erabiltzen dituzte orain, eta aurrez zituzten mikroskopioak ere eman dizkiete, Haitin aprobetxa ditzaten.