Aramatik Olazabal-Apaolaza muslari bikotea sailkatu da Gipuzkoako finalera
Araman ostiralean jokatu zuten Euskal Herriko VI. Mus Txapelketarako baliagarri zen herri mailako mus saioa. Zortzi bikotek parte hartu zuten, eta irabazleak Igor Olazabal eta Joseba Apaolaza izan ziren. Haiek joango dira Gipuzkoako finalera. Zazpi herrialdeetako finalak otsailaren 15ean jokatuko dira; Gipuzkoari dagokiona Orion da, Herriko Plazan, 15:00etan hasita. Han ariko dira Goierritik sailkatutako muslariak.