Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte gaur iluntzerako
Arkaitz Bellon euskal preso politikoa hilda aurkitu zuten atzo, Cadizeko (Espainia) Puerto de Santamaria espetxeko ziegan. Bellon elorriotarra zen, 36 urte zituen eta maiatzean aske gelditzekoa zen, espetxean 13 urte egin eta gero. Haren heriotza eta “salbuespeneko espetxe zigorrak” salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte gaur iluntzerako hainbat herritan.
GAUR, OSTEGUNA
- Beasain. 19:30ean, Bideluze plazan.
- Lazkao. 20:00etan, herriko plazan.
- Segura. 19:00etan, herriko plazan.
- Urretxu-Zumarraga. 19:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan.
- Zegama. 20:00etan, udaletxe aurrean.
- Zaldibia. 20:etan, herriko plazan.
- Idiazabal. 19:00etan, herriko plazan.