Ataun Zero Zaborrek datorren ostegunera atzeratu du bilera
Ataun Zero Zabor taldeak gaur zuen egitekoa bilera, hondakin bilketa berriaren inguruko kanpainaren berri eman eta bloga aurkezteko. Baina “azken gertaeren ondoren” atzeratu egin dute, otsailaren 13ra (osteguna). Udaletxeko ganbaran 20:00etan izango da bilera, gaur zortzi.