Bitxigintza ikastaroa gaur hasiko da Ataunen
Ataungo Agauntza guraso elkarteak antolatu duen bitxigintza ikastaroan gaur egingo dute lehenengo saioa. Larraitz Sukia adituak emango ditu azalpenak, 14:15etik 15:45era. Denera lau saio dira, otsaileko lau ostegunetan (gaur, 12an, 19an eta 26an). Izena aurrez eman behar zen. Kostua 5 euro da, eta gaurko eskolan ordaindu behar da.













