Lazkaotik oinez Ataungo Olatara joango dira jaian
Amalur elkarteak eta ikastolak Ataunera egingo dute ikasturteko bederatzigarren mendi txangoa, igandean. Itzala paretik 08:30ean abiatu, eta Agauntza errekaren albotik Ataunera joango dira; Iztatorko bidegurutzetik Arratetara hartu, eta Ikarandietatik eta Loibe barrenetik Olataraino iritsiko dira. Buelta 13:00etarako da.