Urrezko Aizkorako saioa egingo dute igandean Ataunen
Ataun San Gregorioko Zelai pilotalekuan Urrezko Aizkora txapelketako saioa jokatuko da, igandean. Binakako lehiaketako Urrezko Maila goreneko 6. jardunaldia da, eta 12:00etan hasiko da. Arriarango Iñaki Azurmendi Euskal Herriko txapeldunak eta Unai Otañok osatuko dute bikote bat, eta Aitzol Atutxak eta Ugaitz Mugertzak aurkariena. 24 enbor ebaki beharko dituzte, sei modalitate desberdinetan.