Zumarragan eta Urretxun egingo dute taldekako lehen duatloia, apirilaren 6an
Datorren apirilaren 6an, igandean, Euskal Herriko taldekako I. Duatloia egingo dute Urretxun eta Zumarragan. Urola Triatloi Klubak antolatuko du Euskadiko Federazioak proposatuta. Federazioak ez du orain artean taldekako duatloirik antolatu,
The post Zumarragan eta Urretxun egingo dute taldekako lehen duatloia, apirilaren 6an appeared first on Otamotz.
Datorren apirilaren 6an, igandean, Euskal Herriko taldekako I. Duatloia egingo dute Urretxun eta Zumarragan. Urola Triatloi Klubak antolatuko du Euskadiko Federazioak proposatuta. Federazioak ez du orain artean taldekako duatloirik antolatu, eta Urolakoei erronka bota zieten. Uxue Fernandez Urola taldeko kideak dioenez, «ilusioz heldu diogu baina atzetik lan handia eskatzen duen erronka da».
Orain artean federazioak Euskal Herrian taldekako duatloirik antolatu ez izanaren arrazoia, Fernandezen arabera, «proba honen berezitasunak dira». Alde batetik, taldeka osatu beharreko proba bat da. Beste probatan taldekako sailkapen bat egiten da taldekide guztien denborak batuta, baina taldekideak ez dira elkarrekin joan behar. Elkarrekin joateaz gain, taldeko lau eta sei kide artean batera helmugaratu behar dira derrigor. Fernandezek irudi bat egin du proba nolakoa den azaltzeko: «Txirrindularitzan taldekako erlojupeko bat bezalakoa da».
The post Zumarragan eta Urretxun egingo dute taldekako lehen duatloia, apirilaren 6an appeared first on Otamotz.