Juan Mari Arzak sukaldariak Ataungo eskola bisitatu du
http://youtu.be/f_8BZ0WAOX0 Ordu eta erdiko bisita egin du Juan Mari Arzak sukaldari ospetsuak, Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxera. Haurrekin solasaldia egin, haien galderei erantzun eta eskolaren Otsoa irratian elkarrizketatu dute. Bi opari ere jaso ditu: amaren jaiotetxearen eta bera haurtzaroan bizi izan zen Sariarte etxearen aireko argazkidun koadroa, eta Irakaskuntza Ataunen, 1609-2009 liburua. Bi bertso ere kantatu dizkiote.
Arzak Ataungo Ergoena auzoan bizi izan zen, zortzi-bat urte zituenean, Francisca Arratibel amaren jaiotetxean. Orduko erreferentziak egin ditu. Ataunera gonbidatzea “oparia eta saria” dela aipatu du. Euskal sukaldaritza munduko onenetakoa dela berretsi du, “batik bat Gipuzkoakoa”. Jakiei dagokienez, Ataungo Kaxetako odolkiak goraipatu ditu, halakoak inoiz ez dituela jan esanez. Sukaldari izan nahi badute, “lehenengo batxilergoa” ikasteko agindu die haurrei, “kultura orokorra” hor harzen delako. Ondoren, gastronomia eskolara joateko, eta hirugarren munduan zehar ibiltzeko. Azkenik, sukaldean lanean hasteko.
Bihar erreportajea argitaratuko du Goierriko Hitza-k. Gaurko bisitaren argazki erreportajea:



































