http://youtu.be/f_8BZ0WAOX0 Ordu eta erdiko bisita egin du Juan Mari Arzak sukaldari ospetsuak, Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxera. Haurrekin solasaldia egin, haien galderei erantzun eta eskolaren Otsoa irratian elkarrizketatu dute. Bi opari ere jaso ditu: amaren jaiotetxearen eta bera haurtzaroan bizi izan zen Sariarte etxearen aireko argazkidun koadroa, eta Irakaskuntza Ataunen, 1609-2009 liburua. Bi bertso ere kantatu dizkiote.
http://youtu.be/9c3sdaoc9UA Jaiotzen goizuetarra (Nafarroa) bada ere, 60 urtetik gora daramatza Maria Zabalak Legazpin bizitzen. Neskame eta sukaldari moduan lan egiteaz gain, Gizarte Zentroko sukaldari aritu izan da azken hiru hamarkadatan, musu truk. Egun, bertara joaten segitzen du, baina kartetan jokatzera. Harekin izan da GoiBerri aldizkaria; elkarrizketa osoa, bihartik aurrera irakurri ahal izango da.
Negua amaitzera doa eta azken hamaika urteotan bezala, Zumarragako Udalak bertako zuhaitz landareak banatuko ditu baserritarren eta landalur jabeen artean. Aurten 14 eskaera jaso dituzte eta horien artean 762 zuhaitz
The post 762 zuhaitz landare banatuko ditu Zumarragako Udalak bihar appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/OpEkcJHhVck Urretxu eta Zumarragako gazteek sortutako KKinZona komunikazio proiektuak 10 urte bete ditu. 2004an argitaratu zuten aurreneko fanzinea, eta irrati librea sortzea izan zen hurrengo pausoa. Aurten, gainera, FM-ko 98.0-an emititzen hasi zireneko bosgarren urteurrena ere beteko dute. Irratiaz gain, webgunea ere badute. Proiektuaren bultzatzaileek, urte hauetako errepasoa egin dute, Gotzon Aranburuk bideoan jasotako erreportaje honetan.