Zubierrekako zubia bota dute
Lazkaoko Zubierreka industrialdeko jatorrizko sarbidea zen zubia gaur goizean eraitsi dute. Hondeamakina batek ordu gutxi batzuk behar izan ditu, bi begiko zubia suntsitzeko. Haren alboan eraiki duten zubi zabalagoa egokituko dute sarrera-irteera gisa, behin Kanpandegiko errotonda bukatzen dutenean. Udalak jaso egin ditu zubiaren arkuko harlanduak, piezaka zenbakitu ondoren.

Hondeamakina, zubiaren erdia botata, gaur./Aimar Maiz