Iaz 90 zuhaitz landatu zituzten: 40na haritz eta urki, eta 10 hagin.
40 haritz, 15 gereziondo eta beste 15 hagin. Guztira 70 zuhaitz landatuko dituzte Ordiziako ikastetxeetako ikasleek datorren asteartean, hilaren 18an, egingo den Zuhaitz Egunean. Haritza, gereziondoa eta hagina zuhaitz ezagunak dira Euskal Herrian; hagina, bereziki, EAEko espezie mehatxatuen katalogoan interes bereziko babes maila jasotzen duen zuhaixka da. Garbigunearen goialdeko lurretan landatuko dituzte, udal lorazainen laguntzarekin.
Urdaneta ikastetxeko ikasleak 9:00etan hasiko dira lehen zuhaixkak landatzen, eta 11:00etan Jakintzako ikasleen txanda izango da. Landaketa egin aurretik landatuko diren zuhaitz eta zuhaixkei buruzko azalpenak emango dizkie udaleko ingurumen teknikariak.