40 lagun elkartu dira gutun sozialari buruzko lehen eztabaidan
Eskualdeko eragile ezberdinek bultzatuta, Gutun Soziala lantzeko prozesuarekin jarraitzen dute Goierrin. Gaur, ekimen honen gaineko lehen eztabaida egiten ari dira Beasainen Goierri beheko eragile ezberdinak. Guztira, 40 bat lagun bildu dira Beasaingo udaletxean eta lau lan taldetan banatuta aritu dira gai ezberdinen inguruan eztabaidatzen: Lurralde eta ingurumen eskubidea, lanari lotutako eskubideak, eskubide ekonomikoak eta eskubide sozialak.
Bildutakoen arten ESK, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak, Ernaikoak, Sortu eta EH Bildukoak, udaletxeko immigrazio teknikariak eta ekuatoriar jatorriko etorkin bat, etxeko andreak… egon dira, bilerak irekita baitaude interesa duten guztientzako. Goierri garaiko bilerak Beasainen egingo dituzte, hamabostean behin. Hurrengoa, martxoaren 1ean izango da aurrerago zehaztuko duten leku eta orduan. Gai honen gaineko informazioa eskuratu edo edozein zalantza argitzeko goierrigutunsoziala@gmail.com helbidera mezu bat idatzi daiteke.
Goierri garaian ere sortuta daude lan taldeak eta hasita daude dagoeneko bilerekin, Urretxun.
Ondoko galerian, Gutun Soziala egiteko prozesuan egindako bileren irudiak daude: