70 zuhaixka landatu dituzte Urdaneta eta Jakintzako ikasleek
Zuhaitz Eguna egin dute gaur Ordizian. Urdaneta Eskolako eta Jakintza Ikastolako LHko 6. mailako ikasleek, binaka jarrita, 70 zuhaitz landatu dituzte Garbigunearen goialdeko lurretan, udal lorazainen laguntzarekin.
Urdaneta ikastetxekoak 9:00etan hasi dira zuhaixkak landatzen, eta 11:00etan Jakintzakoen txanda izan da. Landaketa egin aurretik Leire Garmendia udaleko ingurumen teknikariak eman dizkie azalpenak zuhaixkei buruz.
Zuhaixka horietatik 40 haritzak dira, 15 gereziondo eta beste horrenbeste hagin. Haritza, gereziondoa eta hagina zuhaitz ezagunak dira Euskal Herrian, baina azken hori EAEko espezie mehatxatuen katalogoan interes bereziko babes maila jasotzen duen zuhaixka da.