Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetasun mahaiak datozen hilabeteetarako ekintza plana zehaztu berri du. Bi izango dira aurrera begirako lanean helburu nagusiak: batetik, Harrera Plana deitu diotena garatzea; eta bestetik, iazko bideari jarraituz, herriko kultur aniztasuna bizilagunen artean ezagutzera emateko ekintzak antolatzen jarraitzea. Iñaki Arriaran Urretxuko gizarte langileak eta mahaiko kideak azaldu duenez, «datozen hilabeteetarako ekintza plana» zehaztu dute dagoeneko.
Astelehen goizaldean Zumarragako Ertzain-etxeko agenteek 41 urteko gizon bat atxilotu zuten paper edukiontzi bati su emateagatik. Soraluze kaleko edukiontzi bat sutan aurkitu zuten, eta sua itzali zuten ertzainek zein suhiltzaileek. Inguruetan zebilen gizona identifikatu zuten ertzainek eta sua berak eragindakoa zela onartu zuen. Gizona atxilotu eta kasua Bergarako epaitegian dago. Ertzaintza Zumarragan jazotako antzeko suteen erantzulea izango ote den ikertzen ari da.